XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EGIN.- Herritar mugimendu bat zer den adieraztean, ez dira erakunde denak bat etortzen.

Nola definituko zenukete zuek?.

- Interes berdinak defendatzeko, hauzotar guziak elkartu eta organizatzea, horrela, herriaren beharrei erantzun bat emanez eta bere kultur maila jasoz.

Gainera, herriko jendeak eraman behar du demokrazian, gestio munizipala.

EGIN.- Datozen hauteskunde munizipalak aldakuntza sakonen bide izan daitezke.

Zuen eritziz, nolako garrantzia izango dute herritar mugimenduarentzat?.

- Eibarren, erakunde bateragilea eta asanblearioa denez, bere barruan optzio politiko guziak baitaude, partidu eta koalizioei klase gutien faboratuei eta herriko interesei eustea eskatzea.

Horretarako, gaizkien horniturik dauden hauzoen problema bereziei emango zaie lehentasuna, benetako dinamika munizipal demokraziaren bidez gestionatuz.

Aipatu helburuok betetzea, herritar mugimenduarentzat pauso haundi bat ematea litzateke.

EGIN.- Nola binkulatuko zenukete Gure-Herria hurrengo Udal hautatuari?.

- Hasteko, ez dugu uste Udal bat bide demokratikoz hautatua izan delako bakarrik, berez demokratikoa denik, automatikoki.

Bere ekintza eta gestio praktikoetan demostratu behar du.

Herri erakunde guziei irekia egon beharko du, Udalak hauzo elkarteekin eta gainerako herri erakundeekin etengabeko komunikabidea ukan dezan beharrezko informazio guzia emanez.

Udal batek, herriak hautatua izan dela eta horregatik bakarrik, ez du cheque en blanco delakorik gero nahi duena egiteko.

Herriak hala eskatuz gero, bere jokabidea aldatu egin beharko luke eta areago, bere gestioekiko kritikaren zalea izan behar du, kritika hau aldekoa nahiz kontrakoa izan.

EGIN.- Hauzo elkarte batetan sozial giroko borroka izan ohi da nagusi, baina hala ere konponenteen politika kutsuak asko dezake erabakiak hartzeko orduan.

Berdin gertatzen al zaizue?.

- Ez. Gure-Herrian ia tendentzia denetariko politikabideak ematen dira.

Gehienok behintzat badakigu gure eguneroko lana erabat gizarteari dagokiona dela eta beraz seguru gaude politika eritziek nabarmenkiro markatuko dutela herri mugimendua.

Hala ere, ez gaude gure indarrak alferrik galtzeko.

Guztion helburuaren inguruan batasuna nahi dugu eta Eibarko ahaldenik eta jenderik gehienak har dezala parte Hauzo Elkartearen lanetan.

Gainera, dirudienez, ez dira asko partidu politikoetan lerratuak daudenak.

EGIN.- Prentsa bidez sarri adierazi duzuenez, Gipuzkoako Herri Elkarteak bildu nahirik ari zarete, ondoren Euskal Herriko beste probintzietakoekin koordinaketa egiteko.

Zertarako koordinaketa hau?.

- Badakizunez, Udal hauteskundeetan parterik ez hartzea erabaki dugu.

Baina Herri Elkarteek badute zer esanik eta zer erakutsirik.

Gure historia laburra den arren, asko ikasi dugu eta esperientzia baliotsuaren jabe gara.

Elkarteok tokian tokiko herritarren eskaerak ongi ezagutzen dituzte eta erreibindikazio horik udaletxetaraino ailegarazten ihardun dute, askotan, Eibarren kasurako, erantzunik jaso ez badute ere.

Bestalde, gure ustez, Udalaren gestioa ez da aukeratuek bakarrik egiteko lana.

Mundu guziak hartu behar du parte eta horretan saiatuko gara.

Planifikazioak praktikara eramaterakoan, mila arazotan guk salatzailearena egingo dugu.

Zerbait oker dagoenik ikusi orduko, alarma joko dugu, guk, aguro.

Egin asmo ditugun bilerekin elkarren berri jakin nahi dugu, esperientzia desberdinak ezagutu eta geroko Udalak nolakoak behar duten adieraziz, txosten bat argitara eman nahi dugu.

Koordinadora estable bat eraikiko bagenu, aberasgarri izango litzaiguke bai gaurko borrokan, bai biharkoan.

EGIN.- Ez ote dute laster Herri Elkarteek duten egitekoa Udalek berek beteko?.

Udala eta herria ikusi ezinik ziren bitartean, zuek lan bat egin duzue, zulo bat bete.

Hauteskundeen ondoren, ordea.

- Hori ez da gertatuko puska batean.

Beti izango da lekurik kritika eta salaketarentzat.

Kontzejalen artean ideologia desberdinetako jendea izango dugu.

Beren asmo eta proiektoak nola aurrera eraman behar dituzten esaten, ez gara gu, geu hasiko.

Gu asmo eta proiekto horien kritikara mugatuko gara.